Fikziraultzaileak
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
154 orrialde
978-84-19570-51-2
Kamikaz Kolektiboa
 
 

 

4. KANALA

 

 

(renata bere gelan dago. Performancearekin hasteko prestaketak egiten ari da. Konektatzen da. Bere bideoen kareta entzuten da.)

 

renata: RE-NA-TA! (Ordenagailuari begira) Ongi etorri guztioi. Ikusle bakarra zaude, baina berdin dio! Renata naiz. Renata arte transzendental garaikidearen abangoardiaren aborigena. (Mugikorrean conga musika jartzen du) Kanal honetan aurkituko dituzu performancea, poesia, mugimendua, dantza eta gorputza. Eta arriskua, noski. Zeren, zuri arriskua gustatzen zaizu, ezta? Nik arrisku poetikoak hartzen ditut. (Pantailara begiratu eta musika itzaltzen du) A! Ez dago inor… (Mugikorrari begiratu eta jendea sartu dela ikusten du) Lau ikusle! (Musika pizten du mugikorrean) Ekin egingo diogu, bada, gaurko performanceari, gogoratu, egun bat performance bat, akzio poetiko bat. Ahaztu aurretik, badakizue zuzenean zuen eskariak egin ditzakezuela. (Mezua iristen zaio) Ez dut erakutsiko nire hankartea, eskerrik asko @txikitxou82. Gaurkoan nire uzta ekarri dizuet. Nire erraietatik ateratako poesia. (Mezua iristen zaio) Bai, ilea naturala da, bai, @paputxila. (Mugikorreko musika kentzen du) Poesiarekin hasiko naiz.

 

      Ortzimugak su hartzen duenean… (Mezua iristen zaio) Arriskua noski. Arrisku poetiko gehiago nahi duzue, beraz? Ez nau beldurtzen bizitzak. Ortzimugak su… Aaaa!

 

(renata izoztuta geldituko da. Heriotza epikoa. Argia eta soinua. Tximista, trumoia, mezuen soinua, haizea eta katu marmarra nahasten dira. Black out.)