Fikziraultzaileak
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
154 orrialde
978-84-19570-51-2
Kamikaz Kolektiboa
 
 

 

9. JAIOTZA

 

 

(iraiak abesten jarraitzen du erikak eta amancayk “Jaiotza”ren irudia prestatzen duten bitartean.

 

erikak iraia abanikatuko du amancay looperrera gerturatu, eta oihu eta doinu ezberdinak elkarren gainean grabatuta, atmosfera mistiko/agresiboaren grabaketan murgiltzen den bitartean.

 

iraia tronuan eserita, alde batera eta bestera kiribiltzen da oihu lazgarriekin.

 

erikak ispilu bat eta argi-fokua gerturatzen ditu. iraiak ispilua aluaren parean jartzen du, erikak zonaldea argiztatzen duen bitartean.

 

Alutik irteten den argiak ikusleak itsutzen ditu.

 

Iluna.)