Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

EZ DITUT GORROTO SOZIALDEMOKRATAK

 

 

Amorrortu jaunak

gogoko du

mandatuak egitea.

Ez edozein ordea.

Zaldua jaunak

itxarongeletan

egon nahi izaten du.

Zergen aitorpena

egitera bertaratzen da.

Aseguru etxera.

Kontsumitzaile bulegora.

Telefono konpainiara.

Eta eserita dagoela

halakoak pentsatzen ditu:

 

«Ez ditut gorroto

sozialdemokratak

kolonizazioaren

abangoardia

odoltsua direlako,

liberalismoa eta

berdinkeria

ereiten dutelako,

hildakoen uzkiak

ireki eta gorotzez

betetzen dituztelako,

erretreta hartzeko aldia

Espainian, Frantzian,

Danimarkan, Alemanian

atzeratu dutelako.

Ez ditut gorroto

sozialdemokratak

sionismoaren

asentamendu bortxatzaile

ongi jantziak direlako,

ezta dirutan aberatsenek

eskuetan daramaten

bozka-papera

haiena delako».

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus