Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

MAITE DUDAN EMAKUMEA

 

 

Maite dudan emakume gasteiztarrak

perlazko belarritakoak daramatza

eta Ingalaterrako gorteko fularra.

Bi begi zoli, omoplato fina adats azpian,

jertse arrea eta eskuak besamuturretan.

El Correo irakurtzen du. Ez da

Unidad Alavesa alderdiko probintzianoa,

Partido Popular de Álava bozkatzen du

eta ohe gainean dudan Maiakovski ikusita

«¿De quién es?» galdetu dit eztiro.

Bukaeran agian ez diot «agur!» bat ere esanaraziko,

gaur ez zeukaten El Mundo kioskoan

eta Kultura orrietara jaitsi ditu begiak.

Maite dudan emakume irribarretsuak

antologiak irakurtzen ditu gregorianoa entzunez

zango zabalik klitoria hozten zaionean.

«¿Me dejas éste? Te lo devuelvo el martes».

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus