Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

MAITEMINEZ HILTZEA

 

 

Arroza egitean

apurka bota behar da ura

aleak ito gabe irents dezan.

 

Maitasunean

hazi guztia jario behar da

maitaleak ezin dezan

dena irentsi: ito dadin.

 

Entzuten dudanean

norbait maiteminez hil dela

sinusitisa duen eta ahoa espermaz

bete dioten koitadua irudikatzen dut.

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus