Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

SINDIKATUA

 

 

Masterreko S ikaslea

zutik jarri da jende oldearen aurrean.

    —Oso urduri nago —esan du.

    —Oso urduri nago —errepikatu du.

Aizu, nahikoa da S ikaslea!

 

Ez dut masterreko S ikaslearen pasadizoa kontatuko.

 

F zuzentzailea Berriaren erredakziotik irten da.

Ez da X kazetariaren kolaborazioa iritsi.

«Ezin zara informatikaz fio. Ezta bizkaitarrez ere»

pentsatu du tren geltokian jaitsi denean.

 

F zuzentzaileak aterkia astindu du atarian eta

Sindikatuen Batasunaren eraikinean sartu da.

    —Arduradunarekin hitz egin nahi dut.

    —Ez dago.

    —Nola ez dagoela?

    —Sentitzen dut.

    —Eta kotizatu dudan minutu bakoitza?

    —Hemen ez dago arduradunik, jauna.

    —Zer? Besapeko kiratsa, ezertarako ez?

    —Jauna, ez zara datu-basean azaltzen...

    —Baina aizu! Norentzat egiten duzue lan?

Alprojak! Burokratak! Bederatzi urtez autonomoa

izandakoa nauzu. Sei urtetan kontratu finkoa

egin zidaten. Noizbehinkako lanak ere aitortuta!

    —Barkatu, jauna, sindikatu honek ez du

zure harreman fisiko eta afektiboen

curriculumaren gaineko berririk.

    —Utikan! Asko gara eta harriak dauzkagu.

    —Ez guri mehatxurik egin, mesedez.

    —Gaur gauean sekulakoak izango dira!

    —Bai, jauna, egun ona izan dezazula.

 

F zuzentzailea ez da tren geltokira itzuli,

ezta Berriaren erredakziora ere.

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus