Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

FIDEL NAIZ

 

 

Fidel naiz zure gaztetasunaren

mingain naiz zure iluntasunaren

tente naiz zure irribarrearen.

 

Hitzak etzanda nekazariak zaizkit

eta nahiago ditut zutik

besteen gisara malabarerik gabe.

 

Atseginkeria ez da doako

herabetasun gabekoon zailtasunean.

Eta guri ere esnætu ostean penisa busti zaigu

eta gurina ogian erre gosarian kafe.

 

Fidel naiz zure gaztetasunaren

berrogeita bost bete dituzunean.

 

Nekeza da nortasun-eraikitzea nekeza da

ziurtasuna baduzu hurrengo gudan gorpua izango zarela

jakin gabe gertukoen urrutikoen zerrendan

edo urrutikoen gertukoenean egongo den zure izena.

 

Fidel naiz zure emetasunaren eta artasunaren

umekeriaren eta gurasokeriaren

nahi duzuna izango naiz

Dritëro Agolli burkideaz hitz egiteari uzten badiozu.

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus