Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ALUA JATEKO POSIZIOA

 

 

Alua posizio honetan jaten dizut

uzkia ikusi eta usnatzeko.

 

Eta hala ere badakit kakeria iraiztean dugun ezinegonak

ez duela urdailaren egoerarekin harremanik,

uzki-eraztunaren funtzio bereizlearen galerak

sortzen digula umiliazio eta min guztia.

 

Eraztunak ez badu barneko edukia blokatzeko gaitasunik

apaldua sentitzen da deusetarako dagoelako

eta orduan alimaleko oinazez laurdenkatu nahi gaitu

gu geu maila berean geldi gaitezen inutil.

 

Haatik, jakizu, uzkiaren funtzio bereizlearen gogoeta hau

ez zaidala posizio honetan alua jaten dizudanean bururatu.

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus