Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

HARATEGIKO SOLASALDIA

 

 

Musika talde bat zeukan OD biolinistak.

Iruñerriko Hitzak egin zion elkarrizketa

bateko galderari honela erantzun zion:

«Zuzenean jotzeko diskoa atera dugu».

Asteazken batez SP publizista Iruñean zegoen,

OD biolinista euskaldunaren jaioterrian.

SP publizistak OD biolinista

harategian ikusi eta galdetu zion:

«Zertarako atera duzue diskoa

zuzenean jotzeko baldin bada?».

 

SP publizistak ez zion beste galderarik egin.

Bazuen musikarien gaineko beste zalantza bat,

baina OD biolinistak biolina jotzen zuen

eta ez gitarra elektrikoa. SP publizistak, beraz,

gitarra elektrikoa jo eta errezitaldi amaieran

gitarra hondatu, apurtu edo sokak askatzeko

joera zuen birtuosoarekin mintzatzea nahiago zuen.

SP publizistak argi zeukan, gitarra elektrikoak

modu hartan hondatuta apurtzen zen bakarra

gitarra elektrikoa bera zela eta, akaso,

mesede ere egiten zitzaiela indar atzerakoien

eta gobernantzia mundialaren aldeko agenteei.

 

SP publizistak ez zuen txerrikirik erosi.

OD biolinistak ere ez zuen txerrikirik erosi.

 

 

 

© cc-by-sa Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus