Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Patioari bueltak eman dizkiodan heinean

Zutaz oroitzen naiz

Ez dakit zergatik kontatzen dizudan

Ahanztura geltoki abandonatua da ez dago trenbiderik

Ezin hel naiteke zugana baina zutaz oroitzen naiz

Gauaren uremean oheratzen naizenean

Ez nau beldurtzen denbora azkengabeak galdera ainguratuek

Urratsez urrats nongura dabilen joalea nauzu

Patioaren ertz batetik beste ertz batera

Liburu bat zabaltzen dudanean zutaz oroitzen naiz

Sentitzen zaitudanero nola ezagut zaitzaket

Bitartekaritzarik gabe maite nahi zaitut

Distantziak sortu lubaki honez gaindi bihotz hustuak jendezta ditzagun

Bihotza deserria da orain

Itsasoak ez dakarren uhin bakoitza zure oinatz galdu bat da

Minez oroitzen naiz eta zugana arribatu nahi dut

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus