Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gaur beti bezala

Ene pena betikoak zer kolore ote duen

Galdetuko diot neure buruari

Eta haurrak eskola bidean izanen dira dagoeneko

Euren karpetak geografia eta historia zailez beterik

Eta nik ere eskolara joan nahi dut

Andereño batekin maitemintzeko

Irratitik aurrez egindako albisteak emanen dituzte

Eta su-etenak behin eta berriz hautsiko dira

Haurrek margotu itxaropena zulatuz

Gaur beti bezala

Hamaika arrazoi nituzke karrikara jaitsi

Eta hitz ederreko graffitiak margotzeko

Meteorologoek iragarri egun on horretan ez sinesteko

Errebolberrez poema blindatu bat zartatzeko

Izan ere gaur beti bezala

Akuarelazkoak baitirudite karrikek euripean

Eta beti bezala hegazkinek zerua ehunduko dute

Eta agudo deseginen diren hari zuriak utziko dituzte

Kosmologoek unibertsoa etengabe hedatzen doala diote

Baina hemen unibertsoa

Zapata-kaxa baten barruan kabitzen da

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus