Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bihar ere beste egun bat izanen da

Beste haurtzaro bat, beste helduaro bat

 

Bihar ere askatasuna poltsikoan gordetako

Orri tolestatua izanen da

 

Eta euriteek oroitzapenak basituko dizkigute

Malkoek denboraren izantza

 

Bihar ere nonbaiten beste sanjoan-lore bat lehertuko da

Gau-lore bat zure bihotzean

 

Etorkizuna zakarrontzira botatako orri zirriborratua izanen da

 

Bihar ere egunona sarraila hotsen ikara hotsa izanen da

 

Egunsentiak bere leihoak zabalduko ditu

Eta burdinak dituen goiza agertuko da

 

Bihar ere iragana helduko da

Eta handiagoa izanen da

Nire baitan hazten ari den leizea

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus