Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Itsasbeherak berarekin eraman du gaua

Eta zure bozaren bila nabil

Maskor galdu bat balitz bezala

Plaza eta kale guztietan barrena ibili naiz

Egunak joan egunak etorri

Ene deiadarrak mendeak eta mendeak zeharkatu ditu

Eta deika ari natzaizu

Antzinatik datorkidan dei honekin

Oihu zuria gesaltzen ari den arren

Zer egun den axolarik ere ez dion

Egun izengabe honetan

Eskaileretan jesarrita naukazu

Poesia hau aldaba baita:

Zure atean jotzen dut behin eta berriz

Baina ez du inork irekitzen

 

Itsasbeherak gaua eraman du berarekin

Eta hondar bustian ez da zure izenik

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus