Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Goiza zuriz estali da

Zuriz estali dira begiak, idazteko gogoak

Zuriz dira oroitzapen galduak

Begirada hautsiak, ausentzia ororen itzalak

Eta izenik gabe aurkitzen da oro elurpean

Goiza zuriz estali da

Zuriz estali dira iraganaren orbainak

Maitaleen hasperen itzaliak

Zuriz dira herriminak, bihotz urratuak

Kriseilu zaharkituen argi kartzelatuak

Eta ene orri zuriotan zure bila nabil

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus