Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Olaturik gabeko lurralde batean naiz

Zugandik aparte

Hemen ez dago mendirik, ez errepiderik, ez gasolindegirik

Lurralde enkoadernatu honetan

Ez dago etxerik, ez kale-kantoirik, ez ostaturik

Ez eta mundurik ere

Mundua beste aldean hasten baita beti

Ez da maitaleen musurik ikusten

Basoen hasperen gorderik sentitzen

Hemen ez dago arnasarik, zilbor hesterik

Lurralde arrotz honetan ez dago herririk

Ez da autorik ikusten ez da esne-saltzailerik

Askatasuna ditare baten barruan kabitzen da

Eta oroitzapenak poltsikoan daramatzagu

Txikitan kanikak bezala

Izarrek han urrunean ipurtargiak diruditela

Lurralde laiotz honetan

Egon ez dago ezer eztirik

Esperantza da hemen inoizka itsasten den lore bakarra

Horregatik oroitu beharra

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus