Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Jendarmak aurretik Jendarmak atzetik

Sirena hotsak Oinezko anonimoak espaloietan

Zure irudia pentsamenduan Sirena argiak etxeetan irristaka

Platano ilarak espaloietan itotzen

Les bouquinistes Notre-Dame

Estatuak hiriaren zaindari mutu Oinezkoak furgonetari begira

Denek ni begiratzen nautela sentitzen dut

Eskaparateetako argiak klik-klak klik-klak keinuka

Manikiak ere niri begira Oinezkoak harantz-honantz

Zure begiak sentitu nahian

Kafetegi eta espaloietan sirena hotsak karrika kantoietan

Sirena hotsak Le Pont Neuf

Pont des Arts harantzago Seine suiziden ibaia

«Wyatt Earp» zinema kartelak Palais de Justice

Egunen batean espaloiak oinez zeharkatu eta

Sirena hotsak entzunen ditut neuk ere

Furgoneta bat ikusiko dut nire ondotik igarotzen

Eta oinezko anonimo bati bezala begiratuko diot

Eta neure burua ikusiko dut han barruan

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus