Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lanbro urratuak memoriaren hemerotekan

Neure baitan bidazti noa

Xederik gabe

Itsasoaren iragan luzeak

Hondarrean laga oroitzapenak ezabatu ditu

Eta urtekari zaharkituetan ez da

Bozkariorik ageri

Behazun mingarra ez bada

Zestoako karriketan da ene haurtzaroa

Eta gutunbako gauaroa hurbiltzean leiho ondora

Norbait bertaratzen zaidala sentitzen dut

Nortasun agiririk gabeko bakardade honetan

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus