Dena dago oso hurbil
Eta dena dago oso urrun
Ene bihotzak ez du biztanlerik gabeko
Hiri huts
Umerik gabeko parke bat izan nahi
Alanbrezko ostertzari begira
Nire esku mutuek
Zure izena ahoskatzen dute
Euriak gauaren hutsa bustitzen du
Eta nire begietan ez dago inor
© Mikel Ibarguren