Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Esperantzaren isiltasunean

Hitzak amarauntzen ditu gauak eta egunak

Hitzak hurbilarazten gaitu biharko gaurrera

Hitzak irekitzen zirrikitua mundurantz

Eta orain

Isiltasunaren hormak arraildu direlarik

Jaberik gabeko sastagai goroldioztatua da ene hitza

Ostertz betikoan

Hitza dut lagun, aurpegi ezagun bakar

Eta esperantzak egiten du gizakia

Orain gorputza baino ez dut eskatzen

Gorputz bat nire egiarentzat

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus