Erlojuen mekanika
Erlojuen mekanika
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-99-7
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

BEHEKO HAIZEA

 

beheko haizeak uxatu ditu bero sargoriak bailaran

leihoak zabalik ditu jendeak

eta astiro dator arratsaldea errepidean gora

supermerkatutik bueltan

oker begiratu dit kalean andre batek

—indarkeria mota oro gaitzesten

ez duen herri batekoa naiz—

poltsa horian berakatza sagardoa eta pate zatia

kulunkatu ditut etxeraino

—bokartak hilda daude hozkailuan—

beti nahiko nuke erosketa poltsa batekin ibiltzea

hori izan bedi nire kondena

neure baitako no man's landean:

guztiaren lekuko izateko grina eta

beranduegi ote zabiltzan beldurra elkar joka

eta ito egiten nau horrek

ez goseak edo aterperik ezak

jendea itotzen duen eran

arnasa hondarrez betetzeko beste baizik

—ez dago dena zertan idatzi—

 

hatza luzatuta haur bat

kosta aldera doazen ibilgailuak

zenbatzen ari da bankariaren arretaz

tresna indartsua da zenbaketa

zuhaitzak pertsonak hegazkinak konta daitezke

saminaren eta pozaren konpasari antzeman

gauzak ulertzea eta gauzekin bat egitea

gauzengandik urruntzearekin bereiztu

—behin beti gogoan izango zaitudala

agindu nizula uste dut—

andre batek oker begiratu dit eta

negu arrapiztuak esetsi nau sukalderaino

 

sagardoa freskatzen jarri dut

—jaiotzatiko hiltzailearen marka daramat soinean—

eta ezin dut arrain usain hau kendu eskuetatik