 
	
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
 
ORDEZKO HAGINA
 
haginlari lagunak
hagin distiratsua ezarri dit
eskuin matelezur erditsuan
hobi sakona gertatu dio hilabetez
zula eta zula aurrena
enkofratu zehatza burutu
eta betelanari lotu zaio gero
 
arnasarekin lausotu dizkiot arratsalde asko
zuloari horma egin dio egoki txertatzeko
eta kristalezko haginaren oinean
zementua oparo banatu
bitartean prentsak berriak ematen jarraitu du
ilargiak birritan egin du goitik behera
 
haginlariak ispilua paratu dio
lilura hartan sorgindu guran edo
hagin etorri berria argi ikus dezadan
neure senti dezadan
eta abaro mundutarraren jabe
eginkizun zerutiarrei atxiki
 
arraberritzearen seinale zatekeen hagina
kristalezko txerto soil ez balitz...
miretsirik abiatu naiz etxera
kantu lanbrotsuen leloak murduskatuz
nire mihiaren gau itsuen argigarri
hagin bat baino atoi astuna
izar izoztu bat erantsi didalako
 
bentzutu nau azkenean
erresistentzia oro uxatu da
badator barrunbeen inbasioa:
Paris okupatu
kanpoeder bat naiz
kolaboz betea ahoa...