 
	
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
Aurkibidea
BAT
BI
HIRU
LAU
 
GARAILEEN LEINUA
 
hogeitaka belaunaldiren ekinaren fruitu da
arnasa hartze hau
etengabe hobetutako teknikaren emaitza:
bertan dira erretenetako urak eta zakarrak
itsasargiek ontzi ikusezinei egin seinale galduak
urteetako gimnastika bortxatua
biriken errutina pausatuari men egiten
 
arnasa hartu dut berariaz
zoru honen gainean oina tinkatutako
mila jenderen ibilera dakart nirean
joan den neguan ezpaldu zuten
azken aurreko genealogi arbolan
herri torturatuak daude eskuan aihotzekin
gu ohe hotzetan loak noiz hartuko
 
barruko arnasa hau
itota hil zen ezezagun batek
eman dit ondorengotzan
gure aldi durduzatu honen aldera...
ispilu aurrean orraztu eta
banator bigarrenez mundura:
gaur ere bizien artean izendatu naute