Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean, ziegaz jabetzen naun, ez dun inor sartuko bertan biharamun goiza arte, oraingoz bukatu baitira goizaldeko ordu txikietan ustekabean atea ireki eta kartzela-aldaketarako ordu erdi ematen ziguten garaiak. Giltza ikusezina asmatutako sarrailan sartuz barrutik ixten dinat atea: espetxe barruko lurralde liberatua bihurtzen dun ziega, gotorlekua.

        Kaiera ireki eta idazkera baldar eta presatuaz edota ordenagailua piztu eta tekla-jotze bortitz eta erritmo gabekoaz, istant bat lehenago ez zegoen mundu bat sortzen dut. Hitzen bidezko magia horrek liluratzen nau. Idatzi aurretik, non zeuden hitzen bidez eraikitzen ditudan lekuak, pertsonak, gertaerak? Nondik asmatzen ditut nire hatz zailduei idazteko agintzen dizkiodanak?

        Burutik eskura eta hatzetara, boligrafoaren tintaren bidez paperera, edo ordenagailuaren pantailara, inprimatu eta paperera. Paperetik begietara.

        Hara, higana eta jendartearen bizitza arruntera lot nazakeen zilbor-hestea. Inoiz etengo didaten beldur naizen zilbor-hestea.

        Inguruan dudana, perlesiak eta mota guztietako eritasunak jotako jendez osatutakoa, ez baita jendartea. Jendartearen hondakinez osatutako anabasa zentzugabea baizik. Izurriak kutsatutako jendez betetzeko, hirien edo basamortuen erdian eraikitako irlak dira kartzelak. Irla jendetsuak, eta, hala ere, bakarmortuak.

        Inguruan dudana zuen gabezia da.

        Gurpil-aulkian eserita, hor kanpoan dagoen bizitzan eragiteko beste modurik ez dut idaztea baino. Nire sentimenduak higanatzeko beste modurik ez dut. Bizirik hobiratua ere bizi naizela, bizi garela, oroitarazteko, nire Save Ours Souls berezia da.

        Mozorroen atzean ezkutatzen saiatzeko ahalegin hutsalaren gainetik, idaztea biluzik munduratzea da.

        Idazterakoan desegiten hasten dira porlanezko hormak, urtzen dira burdinazko barroteak eta segurtasunezko sareak, erortzen dira helikopteroen aurkako kableak, kartzelazainak jantziak galdu eta biluzik gelditzen dira.

        Ondarretako hondartzan gaude Martin eta biok, harea kiskalita dago, ez gaitu erretzen ordea, sentiberatasuna aspaldi galdua dute-eta gure oin azpi zailduek.

        Eguzkitan daudenei erreparatu gabe goaz aurrera, haiek gugan erreparatzen duten arduratu gabe. Begiratuko baligukete gure itxura ikusi hutsarekin jakingo al lukete nondik gatozen? Ikusiko al lizkigukete eskumuturretako orbainak, orkatiletakoak? Gure bizar luze zurituen azpian zer ezkutatzen den jakingurarik ba al lukete? Gure ibileran nabarituko al lukete gure arima erdibituen samina? Gure garaipenaren harrotasuna? Une batez ere utzi ez gaituen gure duintasuna betaurreko beltzen oztopoa gaindituta iritsiko ote da beren begietara?

        Itsas bazterreko hondar hezeak freskatzen dizkit oinazpiak, olatuen aparrak behatzak kilimatzen dizkit, ura hotza dago, ez zait ardura, bare dago itsasoa, pixkana-pixkana sartzen noa.

        Ez dut albora begiratu beharrik Martin ondoan datorrela jakiteko, argi entzuten ditut olatutxoek bere gorputzaren kontra jotzean egiten dituzten txipli-txaplak.

        Ura orkatiletan gora belaunetara iritsi zait, izterretara, barrabiletara, sabelera, bularraldera, lepora, ahora, sudurrera. Oinez jarraitzen dut, burua ere estali arte.

        Gorputza indarge utzi dut, uraren bultzadaz gainazalera atera naiz. Sakon hartu dut arnas, lehen aldiz arnasten denean bezala. Horrela arnas egin nahi nuke beti.

        Gainazalean etzanda nago orain, begiak itxita. Eguzkia han goian sentitzen dut. Martin ni bezala irudikatzen dut, irribarretsu.

        Olatuen murmurioa belarrietan, hondartzan jolasean ari direnen oihuak entzuten ditut urrunean. Jitoan narama itsas korronteak, ez dakit nora, itsas bazterrera edo itsas zabalera, ez zait axola.

        Ez ditinat begiak ireki nahi, hire besoetan ez bada.