Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Elbarri gelditu naizenez geroztik Fred, Christophe eta Veronique besterik ez ditinat onartzen ni artatzeko. Uko egin nionan beste OLTen laguntzari.

        Fred arduratzen da nire gorputza zaintzeaz. Berak biluztu eta garbitzen nau. Ez naiz lotsatzen. Atxilotu ostean, epaitegirakoan polizien aurrean eta ikustaldien ostean presozainen aurrean behin eta berriro biluztu beharra oso gogorra egiten zitzaidan. Nola edo hala jarrera oldarkorra mantenduz egiten nion aurre umiliazioari, uko egiten nion galtzarbeak edota oinazpiak erakusteari, ahoa irekitzeari, makurtu eta eztul egiteari, ilea astintzeari; arropak erantzi ahala janzten saiatzen nintzen, haien aurrean erabat biluzik ez gelditzeko, haien aginduei errebelatzeko.

        Senideekiko ikustaldia kenduko zidatela mehatxu eginez behartzen ninduten bospasei zakurren aurrean biluztera. Senide eta lagunak ikusi osteko zoriona zapuztea beste helburu ez duen biluzte saio bakoitza bataila bat izan zen.

        Harrezkero nire gorputz biluzia erakusteko lotsa moduko bat nuen. Hondartza nudistetako egonaldiak gogoratzean ohartzen nintzen zenbaterainoko eragina izan zuten nigan biluzte bortxatu horiek.

        Kartzelak ez gaitu fisikoki soilik biluzten. Behin batean, kartzelatik atera berri zen batek esan zidan espetxeak hurkoaren aurrean uzten gaituela biluzik, lagun nahiz etsai. Nire kabuz ikasi dut, kartzelak gure begietara ere biluzten gaituela. Nolakoak garen erakusten digu, garen bezalakoak agertzen gara, mozorrorik eta apaingarririk gabe.

        Iritsiberrien ziega hutsean, ordu mortuetan, egoera berrira egokitzeko denbora bihurritzen ari garen bitartean, gure burua inoiz ikusi ez dugun bezala ikusten dugu. Ispiluaren aurrean. Gure burua inoiz erakutsi ez dugun bezala erakutsiko dugu. Farfailarik gabe, ez bada aurreiritziz betetako gure kartzela-fitxarena. Presozainak, etsaia, eta gu gaude aurrez aurre, konbate desorekatuan. Ez dago lekukorik. Gure hitza beste ziurtagiririk ez dugu. Ez dago zer egin behar dugun agintzen digun inor. Ez dago gure ahuldadeen, gure porroten edota gure garaitzen berri emateko lekukorik. Geure buruari egindako zinari izan behar gatzaizkio leial. Geure buruarekin dugu borrokarik latzena, munstroaren zetazko eta burdinazko eskutzarren artean beldurraren eta ohikeriaren aldizkako sehaska-kantek lokartu ez gaitzaten. Etsipena axolagabekeria bihur ez dadin. Borrokari ekin aurretik sinatu ez dezagun porrota.

        Norbere buruaren kide hoberena edo txarrena bihurtzen gara espetxean. Eta jantzita goazelakoan ere biluzik gabiltza korridoreetan.

        Bakarrik gaude. Gure ametsekin, gure beldurrekin. Maite gaituztenak eta maite ditugunak gogoan.

        Orain, ikustaldien ostean, esku arrotzek altxatzen naute gurpil-aulkitik, metal detektagailua gorputzetik pasatzen didaten bitartean gurpil-aulkia miatzen dute, eta nik aurpegira egiten diet barre, ezer gehiago galtzeko ez duenaren ausardia lotsagabez.

        Fredek eramaten nau garbitze saiorako dutxen gelara. Aspaldiko sentsazioak oroitarazten dizkit egoerak. Txikitakoak, amak jantzi eta eranzten ninduenekoak; gaixoaldietakoak, nire burua gobernatzeko ahulegi nintzenekoak. Kontu egin gabe biluzten nau. Nire burua eranzten jakiteko adina badudala-eta, errieta egiten dit bere boz lodiarekin. Antzarak ferratzera bidaltzen dut.

        Frederic ez da bere benetako izena. Gure arteko konfiantza handitu zenean nire idazkiez galdetzen hasi zitzaidan eta, nire bizipenei buruz idazten ari nintzela jakin zuenean, inoiz nire idazlanen batean bera aipatzen banuen bainuontzian itotzen utziko ninduela mehatxu egin zidan.

        — Eta izena aldatzen badiat?

        — Izena aldatu egidak nahi baduk, baina ez nazak bataiatu, arraioa! Eta ez egidak azala koloregabetu! —egin zuen barre.

        Izena hautatzeko aukera eman nion arren, nire esku utzi zuen hautua. Jarri zidan baldintza bakarra, frantses kutsukoa izatea.

        Boli Kostakoa da jatorriz. Arbasoak ditu hangoak. Bere gurasoak, etorkinak, nor bere aldetik metropolira bizirauteko irtenbide bila iritsi ziren. Joan den mendeko 80ko hamarkadako negu gorri batean ezagutu zuten elkar, txiroentzako Resto du Coeur baten itxaro-lerroan zeudela.

        Paristar peto-petoa da ofizialki, Parisko meublé zaharkitu batean erditu zuen-eta amak, ahaide eta lagunak emagin lanetan lagunduta.

        Jaio eta gutxira Freden jaiotzak ahalbidetu zizkien gizarte laguntzei esker HLM bat egokitu zitzaien Parisko aldirian, eta Fred banlieusard bilakatu zen. Berak ordea harrotasunez aldarrikatzen du bere paristartasuna, eta hargatik taldekoentzat Freddy le parisien izan zen.

        Ozen egiten du barre. Auzo taldeko gehienek ez bezala, berak ikasketak egin zituen. Fredek ikasgaiak eta ikastaroak gainditzen zituen bitartean taldekoek aiseago gainditzen zituzten kale-unibertsitateko mailak, Paris inguruko kartzeletan egiten zituzten txandakako egonaldietan jasoz diplomak. Fred zen atxilotu ez zuten taldekide bakarra. Maiz jasan izan zituen polizien kontrolak eta umiliazioak, baina izaeraz apala zenez, burua makurtu eta galderei erantzuten zien, etxera joaten uzten zioten arte. Umiliatuta, batzuetan kolpatua ere bai, baina aske, beste guztiak harro eta atxilo eramaten zituzten artean.

        Ohiko txirriez gain ez zuen bestelako drogarik dastatu. Amaren aholkuak zintzo jarraitzen zituen, bazekien lana aurkitu behar zuela albait lehenen, aita usinean izandako istripuan ezinduta gelditu zenez geroztik jasotzen zuten baliaezintasun ordainsariarekin doi-doi iristen baitziren hil amaierara.

        Aita ezindua artatzerakoan erakutsitako gaitasunak bideratu zuen OLT ikasketak egitera. Ez zuen orduan inolaz ere pentsatuko Fredek, OLT postua eskuratzeko ikasketei ekin zienean berak ere taldeko gehientsuenek bezala kartzela ezagutuko zuenik. Bera bertatik egunero sartzen eta ateratzen bada ere, banlieueko gazteen etorkizuna aldez edo moldez kartzelarekin lotuta dagoela esaten dit. Berak ezagutzen duen koadrila batekoen artean trafikatzaile, lapur, polizia, zinpeko eta baita kartzelazainak daudela. Eta urtean behin denek elkartzen jarraitzen dutela, preso daudenak ez beste, noski.

        Ez zait axola Freden aurrean biluzik egotea. Laztanduko duen urean murgiltzea besterik ez du iguriki nire gorputz erdiak. Besoetan hartzen nau bainuontzira sartzeko. Nire hanka zimelak indarge hondoratzen ikusten ditut, harrituta. Hankak sartzerakoan, betiko txantxa:

        — Tenperatura egokia, Mikel?

        — Zakurraren uzkia miaztera, Fred!

        Nire gorpu-adarretatik desagertutako sentsazioak berpizten saiatzeko, batzuetan ur bero-beroz betetzen dit bainu-ontzia. Bestetan hotz-hotzez. Egunen batean beroagatik edo hotzagatik kexatuko naizen esperantza ez dugu galtzen.

        Pixkanaka sartzen nau, ipurmasailak, bizkarra, sabelaldea, bularraldea, lepoaldea... eta nire gorputz erdia berpizten hasten da, beste erdiak sentitu ez ditzakeen sentsazio guztiak metatuko bailituen. Nire izurde sena esnatzen da, sabeletik abiatzen den uhin batek erne dudan gorputz zatia korritzen dit, olatuekin amets egiten hasten naiz, murgil egiten dut, must!

        Plazerezko uhinaren ferekara ohitu ahala sentiberatasunaren mugara begiratzen dut, «hortik behera ez nago, ez naiz», pentsatuz.

        Kartzelatutakoan, gabeziarik handienetakoa izan nuen gorputz osoa urez inguratuta sentitzearen plazera gozatu ezina. Itsasoa eta erreka ments nituen, kloroz desinfektatutako edozein kanpinetako igeritoki bat ere gustuz onartuko nukeen. Harraska urez bete eta burua sartzen nuen, ur azpian egotearen sentsazioen xerka. Dutxa hotzak hartzen nituen, uretan murgiltzearen sentsazio bizigarriak nigan berpizteko: neguan, Urtatseko lehen bainuarenak; udan, Uhaitzandiko ur-lasterrenak, Kontxako Gabarroia azpitik igarotzearenak.

        Orain, ospitaleko bainuontzian, Fred gurutzegramak egiten ondoan, gorputz osoa uretan sartzeko aukera izanda ere, ezin dezaket plazera osotasunean sentitu. Arnasa hartu eta burua sartzen dut uretan, arnasari eusten diot. Ur azpian, zaratak uraren belusak galbahetuta entzuten ditut. Ixten ditut begiak, oroimenean bilatzeko hondartzako haur eta helduen txipli-txaplen eta hurbiltzen ari ziren motor hotsen oihartzuna.

        Burua ateratzen dut. Errealitatera esnatzen naiz. Urez inguratuta nago, behiala bezala, txikitan bezala. Olatuak ditut ments. Eta gorputzaren erdia.