Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Duela urtebete pasatxo izango zunan, Hôpital-era, orain ingresatuta naukaten kartzela-ospitale honetara bertara otorrinoarenera kontsulta soil bat egiteko ekarri ninditenan, sudur-hezur okertuak arnastean sortzen didan eragozpena konpontzerik ba ote zegoen ikusteko.

        Kartzela-ospitalea kartzelako eraikin nagusitik at dago, beste eraikin batean, 200 metro exkaxera. Hain distantzia laburra egiteko Gizonen Quartier-eko presook lau orduko joan-etorria, espedizioa, egin behar izaten dugu, ordea. Distantzia labur hori ez dugu oinez edo arrastaka egiten, furgoi batean baizik, ezantzaz dabilen ibilgailu batean.

        Nolatan orduan 200 metro furgoiz egiteko lau ordu? Bada furgoira iritsi aitzin eta medikua ikusi aitzin eta kontsulta ondoren ere, gure ziegara itzuli aitzin, presozainek presookin Itxaronziegen Jokoan aritzea maite dutelako.

        Bezperatik iragartzen badigute ospitalerako hitzordua dugula, badago bidaldia txukun prestatzeko aukera: edatekoa, jatekoa, irakurtzekoa eta idaztekoa poltsatxo batean sartu (erretzaileek erretzekoa kleenex paketean edota jantzietako tolesturetan ezkutatzen dute, erretzea debekatua baitago eta presozainek aurkitzen duten tabakoa eta su-piztekoak konfiskatzen baitituzte). Maskuria eta hesteak hustu behar dira abiatu aurretik, larrialdirik ez izateko. Kartzela hori ere bai baita: beharra dagoenean kaka edota pixa egiteko askatasunik eza.

        Egun hartan goizeko zortzietan etorri zitzaizkidan bila ziegara. Passager Hôpital, ni alegia, prest zegoela oihu egin zuen atea ireki zidan presozainak. Eskailerak jaitsi eta dibisio bertako behe solairuko itxaronziega batean egin nuen lehen itxaronaldia beste lauzpabost bidaztirekin: 20 minutu, ordu erdi... Itxaronziegatik atera gintuzten noizbait eta, metalak detektatzeko atakatik banan-banan igaro ondoren, dibisioko kontrol-gunera iritsita kartzelako nortasun agiria erakusteko agindu ziguten. Zaindariak kaier handi batean idatzi zuen irteera ordua: 8:30.

        Izapide hori burututa dibisioko hesia zabaltzen dute eta lerroan eramaten gaituzte kartzela irteerarantz. Presozaina buru, oihuka: bata bestearen atzetik lerroan zuzen ibiltzeko, eskuak poltsikotik ateratzeko, ixteko jaka, eskuineko hormari itsatsita ibiltzeko, mantsoago ibiltzeko, azkarrago ibiltzeko... Hurrengo dibisioko elkargunean, ospitalerako hitzordua duen preso gehiago elkartzen zaizkigu. Kartzelako hiru dibisiotakoak elkartu arte.

        Gure ilara tristeari begira, kondenatuen jantzi zarpail marradunak jantzita, orkatilak katez lotuta, presozainek zartailua airean klaskatuz Cayenne-ko Île du Diable-ra bidean eramaten zituzten haien oinordeko ikusi nuen neure burua.

        1852an zabaldu zuten Deabruaren Irlako zigor eremua. Atlantiko itsasoko irla arrokatsu hori Guyana Frantsesean kokatutako zigor eremu zabalago baten zati zen. Royale eta Saint-Joseph irlekin batera, Îles du Diable osatzen zuten. Gero, iragan izugarria ezkutatu nahian-edo (torturaren orbanez zikindutako ziegetako hormak pintura berriz estaltzen diren bezalatsu), Îles du Salut izenez bataiatu zituzten giza krudelkeriaren agertoki horiek. Hara eramaten zituzten Frantziako jende zintzoentzat arriskutsu jotzen zituztenak, herri xehearen zentzagarri, gatibu lanetan hil arte bizitzera: legea behin eta birritan hausten zituztenak, preso politiko eta kriminalak eta kriminal oso arriskutsuak. Klima ere oso kaltegarria zen osasunarentzat, eta gaizki elikatutako presoen artean hilkortasun tasa oso handia zen, Guyanako zigor eremurako deportazioa heriotza-zigorraren mozorro ahul besterik ez bihurtzeraino.

        Oso gutxik lortu zuen handik ihes egitea.

        1885etik aurrera zortzi urtetik gorako zigorra jasotzen zuten kriminalak soilik deportatzen zituztela irakurtzen dudanean, ohartzen naiz gaur egun Deabruen Irla oraindik ere zabalik balute, euskal preso politiko gehienok harako bidaia ziurtatua genukeela. Hori bai, itsas bidaia luze eta gogorra jasanarazi ordez, Air Franceko abioietan eramango gintuzkete, turista zurbilen artean. Paristik urrun, hexagonoan barreiatuta ginduzkatenean instrukzio epailearenera eraman izan gintuztenean bezala, hegazkin-zerbitzari adeitsuen irribarreen hartzaile, beste bidaiari guztiak bezala, altzairuzko kartzela hegalarian denok berdin, égalité, preso, bidaztiak eta gu.

        Emile Zolak famatu zuen Deabruaren Irla, Alfred Dreyfus kapitaina 1894an hara kondenatu zutenean. Alabaina, guk Zola eta bere Salatzen dut... ausarta ezagutzen ditugu, gutxiago Dreyfus eta gutxiago oraindik Deabruaren Irla gizajalea.

        1938an, Bigarren Mundu Gerraren bezperan igorri zuen gobernuak azken forçat taldea bertara. Eta 1946an, gerra amaitu biharamunean zigor kolonia itxi zutenean, askatutako preso batzuek hantxe gelditzea erabaki zuten, Frantziara, infernura kondenatu zituen jende prestuaren artera itzultzeko ahalik edota motiborik gabe.