Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1985, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski, Jean-Noel DSTko kidea zenik. Guztiarekin ere, harekin ez ibiltzeko aholkatzen zidanan behin eta berriz, urruntzeko harengandik, desgrazia besterik ez nuela bilduko haren konpainian. Hasieran uste izan ninan, Xabier Dimitriz jeloskor zelako ematen zidala harengandik urruntzeko aholkua, Jean-Noelen ahotik entzun nahi nuen istorioari berak kontatzen zizkidanei baino garrantzi handiagoa ematen niolakoan zegoela jelosiak jota.

        Zergatik ez ote nituen aintzat hartu haren aholkuak? Dimitriren istorioaren bukaera Jean-Noelen ezpainetatik jasoko nuen esperantza nuelako? Auskalo. Ospitaleko Veroniqueren eta Dimitriren arrebaren arteko loturaren baten aukerak kitzikatzen ninduen, hori egia da. Baina bazen besterik: eta benetan Dimitri/Jean-Noelen arreba bazen Veronique? Ez nekien zergatik zegoen benetan Jean-Noel kartzelan. Ez ote zuten aurrez prestatu bere ospitaleratzea, bertatik ihes egiteko? Haiekiko laguntasuna lantzen banuen, Veroniquek prestatutako ustezko ihesaldian bidaide izan nintekeela amesten nuen.

        Aukera hori benetan txikia zela banekien, bai. «Ameskeria!» errieta egingo zidakeen Xabierrek nire esperantza ttipi hura konfesatzera ausartu izan banintzaio.

        Ideia hori nire kaskezurrean errotuta nuen ordea, ezin nuen erauzi. Lotsa ere ematen zidan nire esperantza, nire askatasun aukera, ezezagun batzuen ustezko laguntzan jartzeak. Are bietako bat itxura guztien arabera ganbara pitzatuta zuen morroi arriskutsua izanda.

        Garai horretaz gogoeta egiten hasten naizenean ez dakit xuxen zer nerabilen buruan, zer nahi nuen orduan: Dimitriren istorioaren bukaera jakin ala Dimitriren balizko ihesaldian parte hartu? Burua ere horrezkero nahasten ari zitzaidala iruditzen zait orain. Endekatze fisikoa eragin nabarmena izaten ari zela nire aldartean.

        Gauez, ezkerreko hanka egokien nola kokatu asmatu nahian ezin loak hartu gogoeta egiten hasten nintzenean, aukera biak ameskeria huts zirela erabakitzen nuen: Jean-Noelek ez zidan sekula Arazo Jaunaren akaberaren berri emango eta Veroniquek ez zuen Dimitri bertatik ateratzeko inolako ihesaldi planik. Veronique OLTa ez baitzen buruan kolpea jasoz gero oroimena berrinstalatu berri den ordenagailu orbangabe bat bezala gelditzen zen Dimitriren arreba.

        Edonola ere, banekien biharamunean Jean-Noeli lotuko nintzaiola errotarrian. «Besterik ezean», aitortuko nion ondoren Xabierri desenkusa moduan, beste inor interesgarriagorik ez zegoela-eta. Egia bestea zenean, alegia, gauean itzalitako esperantza hutsalaren txinpartak berpiztuta jasango nituela, etxarte-aldiak irauten zuen ordubete luze-luzean, ustezko espioiaren eldarnioak, eroaldiak eta niri buruzko mehatxuzko aipu zentzugabeak.

        Alferrik izan zen desagertu aurretik aldiro Xabierrek emandako aholkua:

        — Kontuz ibil hadi ero horrekin, Mikel!

        Hartara, Xabierren desagerpenaren biharamunean okertu zitzaizkidan gauzak guztiz, gurpil-aulkira lotuta utzi ninduen istripua izan bainuen. Istripu Handia, eskuin eskuko erdiko hatza hautsi nueneko istriputxotik eta ezker hanka bitan hautsi nuen istriputik bereizteko. Istripu madarikatua. Hodeiertza beheratu zidan istripua. Idazteko jarreran utzi nauen istripua.

        Ordura arte, nire garaieragatik jende gehiena goitik behera begiratzera ohituta banengoen (1,82 luze nintzen bi hanken gainean zutik), aurrerantzean lepoa gorantz okertzen ikasi behar izan nuen. Gurpil-aulkia eta biok bat egin genuenetik ateen garaieraren erdia sobera nuen bezala, ate batzuk estuegi bihurtu zitzaizkidan. Zuberoako zaldizkoaren bertsio moderno, txikitu eta baldar bihurtuta ikusten nuen neure burua ispiluan. Gainera, gurpil-aulki motorduna oparitu didatenetik besoetako giharrak lantzeko beharrik ere ez dut izan.

        Makuludun bihurtu nintzenetik ahantziak nituen etxarteko korrikaldiak, noski. Gelako atea ireki zidaten etxartera jaisteko. Artean ez nuen aukerarik izan konfiantzazko OLTren bati Xabierri buruz ezer ote zekien galdetzeko.

        «Etxartetik igotakoan galdetuko dut» pentsatu nuen, «eta inork ez badit argibiderik ematen, ospitaleko buruari idatziko diot hari buruz galdezka. Nire ardura da. Ez al gara bada Xabier eta biok kartzela-ospitale honetako euskal preso politiko bakarrak?».

        Zorigaiztoko egun hartan, nire gogoetetan bilduta nindoan, inor agurtu gabe. Makuluekin nenbilenez geroztik egin ohi nuen bezala igogailurantz abiatu ordez, oharkabean eskaileretarantz jo omen nuen.

        Eskaileretan behera estropezu egin nuela esan zidaten. Saiatu zirela eusten baina ezinezkoa izan zela. Itzulika egin nuela behe-beheraino. Kolpe txar asko hartu nuela. Konorte gabe egon nintzela lauzpabost egunez.

        Esnatu eta ondorengo egunak laino lodi baten ganduaren atzean bezala oroitzen ditut. Ospitaleratuz geroztiko egunen oroimena zuloz betetako oihal baten antzekoa zen hasieran. Zuloa ez zegoen tokian anabasa zegoen. Izenak, jendeak eta egoerak nahasten nituen.

        Egunero-egunero, artatze saioari ekin aurretik, medikuak nor nintzen galdetzen zidan.

        — Ba al dakizu nor zaren? Ba al dakizu noiz eta non jaio zinen? Ba al dakizu zergatik zauden hemen, zer gertatu zaizun gogoratzen al duzu?

        Deus erantzun gabe begira gelditzen omen nintzaien. Gero izen eta jaiotza data eta leku desberdinak ematen hasi nintzaiela. Ustez gertatutakoaren bertsio ugari eta sinesgaitzak.

        Sasian nenbilenean erabilitako gezurrezko agirietako identitate anitzak ematen nizkien, nonbait; erakunde barnean erabilitako goitizenak; literatura eta kazetaritza idazlanak sinatzeko erabilitako izengoitiak; idatzitako ipuinetako pertsonaien izenak. NAN faltsuetako jaiotza datak eta lekuak eman nizkien; borrokan ari nintzela ezagututako egoera larrien datak eta lekuak; poliziaren eskuetatik doi-doi ihes egindakoak; atxiloketa data eta lekua; argitaratutako liburuen data eta argitaletxearen egoitzaren kokalekua. Auto istripuaren ondorioz nengoela bertan esaten nien; edo atxiloketa garaian buruan jasotako ostikadagatik; egarri grebako bederatzigarren egunean ospitaleratu nindutela esaten nien; edo lo egiten nuen bankuan eman zidaten jipoia aipatzen nien.

        Behin, Xabier nintzela esan nien, 1920ko maiatzaren 31n Donostiako Alde Zaharrean jaioa. Beste behin Dimitri nintzela, 1981eko uztailaren 5ean Vitryn jaioa.

        Azkenean, hobera egin ahala, Mikel nintzela esaten hasi nintzaien ia egunero. Donostian 1961eko ekainaren 8an jaioa. Datarekin ziur ote nengoen galdegiten zidaten behin eta berriz. Baietz erantzuten nien. Eta beraiek ez ote nintzen egunez tronpatzen, ez ote nintzen ekainaren 7koa galdegiten zidaten.

        — Bai, hori da, ekainaren 7an lehen aldiz jaioa, gauerdirako minutu bat falta zela, eta ekainaren 8an bigarren aldiz, gauerdi eta minutu bat zenean.

        Erantzuna aldatzea lortu ez zutenez, eta beste datuei zegokienez nire buruak txukun xamar erantzuten zuenez, gauzak bere horretan uztea erabaki zuten medikuek, nire nortasunari buruzko galdera gehiago egin gabe eta jaiotza bikoitzaren kontua nire xelebrekeriaren bat izango zelakoan etsi zuten.