Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz idazten hasi eta iruditzen zaidan ez ote nabilen erroak utzi eta adarretatik zintzilikatuta. Ez zakinat merezi duen ospitale honetara ekarri ninduen gertaera-katearen berri emanez hastapenetik hastea.

        Huskeria batek du ni kartzela-ospitalera ekarri izanaren errua. Zer besterik da hatz bateko hezurtxo baten haustura? Kartzelako kirol-gunean kideekin boleibolean ari nintzela hautsi nuen, ikastolan jolasten genuen garaiko trebetasunik ez nuela ahaztu eta distantzia gaizki kalkulatzeagatik, eskua luzatu eta baloiak hatzaren punta kolpatu zidan. Krak.

        Bi hilabete besterik igaro ez diren arren, duela mende bat gertatu zela iruditzen zaidan huskeria hura, oharkabean irensten den amu tipi bat bezala ikusten dinat orain. Kosk egin eta askatu ezin den amua.

        Huskeria hori iturburu duen gertakari-katearen ondorioz hemen natza, gurpil-aulkira lotuta, hirekin komunikatzeko hitz isil hauek besterik ez ditudala.

        Eta gaitz erdi. Hitzen bidez komunikatzeko gaitasun hau ere gal nezakeen-eta. Gaitz erdi, hatza apurtu nuenetik gurpil-aulkira lotuta utzi nauen istripu-katea bukatu denik ziurtatzerik ez dudanez, gertaerek orain arteko ildotik jarraitzera, erabateko isiltasuna eta inkomunikazioa baititut etorkizun.

        Behin-behineko egoeran nago beraz. Komunikatzea ahalbidetzen didan neurrian, nire biziraupenaren arrazoi eta kausa ia bakar bihurtu zaidan idazteko ahalmen hau ere galtzeko arriskuan nagoela iruditzen zait batzuetan. Bat-batean eta erabat galduko dudan beldurrez jaikitzen naiz gauaren erdian, bururatu berri zaidan hitz bat, esaldi bat, pasadizo bat kaierean zirriborratzeko, nire azken hitzak bailiran, presaz, trakets, nire hil aurreko hitzak bailiran. Nire erabateko isiltasunaren aurreko hitzak bailiran. Biharko egunak zer ekarriko didan asmatu ezinik.

        Baina izaeraz baikorra naizenez, badut hobera egiteko esperantza. Zoritxar-katearen azken kate-begira iritsia naizela eta gutxika berriro ere nire zangoen agintea berreskuratu eta onik aterako naizen esperantza daukat. Medikuek baietz diote, eta nik sinetsi egiten diet, haietaz batere fio ez naizen arren.

        Niri gertatua izugarria bada ere, arrunta da bere horretan. Zenbati ez ote zaio gertatu, niri bezala, ospitalera arazo tipi bategatik egonaldi labur bat egitera sartzea eta, osasun arazo tipi hura konpondu bitartean sortutako bestelako gaixotasun larriagoen eraginez, irten aurretik uste baino egonaldi luzeagoa egin behar izatea? Hilobirako atera ez direnean. Nork ez du entzun operazio kirurgiko batean behar ez zen giltzurruna kendu diotenaren kasua? Edo osasuntsu zuen belauna operatu diotenarena? Belaunekoa egin ordez giltzurrunekoa egin diotenarena edo alderantziz. Apendizitisik gabeko apendizitis operazioak. Ospitalean biltzen diren birus, bakterio eta mikrobioren baten erasoak larri gaixotutakoak. Aurreikusi gabeko azterketa egitera sartu eta ustekabeko tumoredun ateratakoak. Eta ospitalera joaterakoan, nori ez zaio bururatu praktikak egiten dauden medikuen esperimentuetarako akuri dela? Mediku-akatsa deitzen diote horri.

        Halako baten berri izan nuen duela urtebete, ospitale honetara ekarri ninduten lehen aldietako batean. Orduan bizitakoa geroztik gertatu zaidanaren aurre-iragarpentzat daukat. Oharpena izan bazen, ez nion, tamalez, kasurik egin. Ordukoan patuari itzuri egitea lortu banuen, orain zorigaitzak estu lotuta nauka bere besoetan.