Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat. Alabaina, etorkizuna aurrez idatzi gabea dela uste duten baikor horietakoa naizenez, nahiago dinat nire (gure) etorkizuna haiek uste dutena baino alaiagoa izan dadin lan egitea.

        Etorkizuna irudika dezakegu, orainean bizi gara, eta iragana gogoratzen dugu. Txikitako jolasa genuen hori: gure bizitzaz genuen lehen oroitzapena elkarri kontatzea.

        Lehen oroitzapena: bi urte inguru izango ditut, Soriako kartzelako korridorean barrena noa arrebarekin, kartzelazainek biluzik miatu ondoren. Aita dugu zain burdin hesiaren beste aldean. Ilun dago dena, zorua distiratsu gogoratzen dut. Aita ikusten dudan lehen aldia da, jaioberri nintzela, hilabete eta hamaika egun nituela atxilotu baitzuten. Korridore erdian gelditu naiz, negarrari eman diot, ama eskatu dut eta atzera egin dut kartzela irteerarantz marruka. Ez dut gogoratzen aitak besarkatu ote ninduen ere. Aterako ninduten, arreba aitarekin geldituko zen.

        Ez dakit guztia nire oroitzapena den edo gurasoek kontatu ondoren berreraikitako irudia den. Badakit ordea, korridore ilunaren eta zoruaren distiraren oroitzapena bederen nire-nireak direla.

        Maiz kontatu esan izan diet lagun eta ezezagunei aita kartzelan ezagutu nuela. Baina idatzi dudan arte ez naiz hunkitu. Idazketa eten behar dut, orduko negarrari jarraipena emateko.

        Txikitako oroitzapen bizienek Soria dute agerleku: Soriako kartzela (arreba eta biok biluzteari uko egiten, biok adostu bezala negar batean, barruko arropa ez zigutela kenduko lortu arte), Soriako hiria (Hostal Continental ostatuaren sarrera, kartzelarako malda), Soriako probintzia (Laguna Negra ederra). Denborak higatutako oroitzapenen artean iraun duten perla arraroak.

        Non gertatu ziren ez dakizkidan txikitako oroitzapen guztiak ere Sorian kokatzen ditut: taberna ketsu baten erdian nago, lepoa okertuta telebistari begira parrokiano zaratatsuen artean, zezen eta toreatzaileekin liluratuta, Ama, galduta nengoelakoan kezkatuta, bila etorri zitzaidan arte.

        Soriako kartzelako patioa elurretan, eguzki galdatan. Aitak egindako marrazkien oroitza dut oroimenaren lagungarri... eta argazkiak! Arreba, Axier eta hirurok kartzelako patioan. Axierren aita Imanol eta gurea, biak beltzaran eta ihar, irribarretsu.

        Aitaren ziegan bazkaltzen, Rosal de la Fronterako Mario sukaldariak haurrok kartzelara sartzeko baimena genuen egunetan prestatzen zigun menu berezia: Arroz a la cubana! Arroz zuria, tomate saltsa eta arrautza frijitua.

        Orain, ohean etzanda, berreskuratzen ditudan altxorrak: iraganeko usainak, irudiak, ametsak, gertaerak. Arreba zaurituta cuartosocorrora eraman behar izan zutenekoa. Lobo filma ikusterakoan egin genituen negarrak, otsemea hiltzen zuten ehiztari gaiztoek eta otsokumeak bakar-bakarrik gelditzen ziren negu gorrian. Eta gu, negar eta negar. Ama ere ariko zen. Urtean bitan baino ez genuenez ikusten aita, Errege eguna izango zen ordukoa. Zinema-gelatik irten ginenean, filmean bezala, elurra ari zuen Soriako kaletan.

        Orduko gure etxeaz dudan oroitzapena ere aitaren presentziaz beteta dago: aitaren larruzko eskulanak logelako sabaitik zintzilik, ilargia jan zuen saguaren marrazki bidezko ipuina ohe ondoko zurezko horman itsatsita.

        Etxeko sukalde txikian amaren bexamela eta enpanadillak, Zeraingo Kontxaren kroketak. Aitaren hutsunea.

        Orain ere aita burdin hesiaren bestaldean ikusten dut, ikustaldia amaituta arrebarekin irteerarantz doanean, ni kartzelaren erraietarantz naramaten bitartean.

        — Aita! —oihu egin dut.

        Eskua altxatu dute agurtzeko. Ukabila altxatu dut nik.

        — Gora Euskal Herria askatuta! —oihukatu diet, alai.

        — Gora! —erantzun didate.

        — Ca suffit! —diost kartzelazainak, urduri.

        — Zoaz pikutara! —erantzun diot, orreagar.