Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Christophek nire aldartea alaitzeko beharrezko guztiak eskuratzeko ardura hartua din beregan. Alaia dun izaeraz. Egiten duen lana gustukoa duela nabarmentzen zaion. Kartzela-ospitale honetako zorigaitzak arintzeko zeregina beregain hartu izan balu bezala, beti zebilen irribarretsu, beti din astia eriokin hitz-aspertuak egiteko; zauri fisikoak zaindu ezin baditu arimakoetan ukendua ematen iaioa dinagu Christophe.

        Horretarako hitz hutsak baino baliabide eraginkorragoak erabiltzen ditu. Benetan ausarta da Christophe. Badaki kanpoko mundutik ekartzen digun zernahi gauza askatasun puska bat bezalakoa dela guretzat, debekatuta zaigun munduaren zati bat hatz puntekin ukitze hutsa berebizikoa dela guretzat, egunen batean eskuratuko dugun paradisua hor dagoela, ez dela desagertu, eta oraindik gure zain dagoela egiaztatzen digun froga baita.

        Batzuek aldizkari pornoak eskatuko dizkiote, beste batzuek gozoak, txokolateak, gutiziak, aspaldian dastatu gabeko jaki bereziren bat, emazteak erabiltzen duen (edo zuen) perfumea, eta abar. Doan ekartzen ditu, bai baitaki gehienek ez dutela dirurik. Badaki ere nori ordainarazi diezaiokeen gutizia. Nori ekar diezaiokeen ere erretzekoa, salatua izan gabe.

        Susmoa dut bere bihotz zabalak arrisku handiagoak hartzera behartu izan duela Christophe. Arratseko txanda duenean, azken ikustalditxoa egiten dio tiroketa batean bizkarrezurrean jasotako balazoaren ondorioz gerritik behera ezindua dagoen erkideari. Oso hurbileko duela nabarmena da. Ohi baino luzaroago egoten da harekin. Presozainek ez diote inoiz deus esan, eta haiek ere jakinaren gainean daudelakoan nago. Balak ezindutakoa nire auzo-gelan dagoenez, zabaldutako leihotik entzun ditzaket harenean hitz egiten direnak. Batzuetan bien arteko kalakaldiak besterik ez dira, baina beste batzuetan ezindua entzuten dut soilik hizketan, Christopheren erantzunik aditu gabe. Azken orduko kafe estrarekin batera, Christophek telefono mugikorra ekartzen diolakoan nago.

        Fredenean agindu direnak eskari goxo dira Christopheren ahoan. Bera izan zen hitz egin zidan lehena, eta berari esker hasi nintzaien gela egitera zetozkidanei konfiantza egiten.

        Orain ia egunero ekartzen dit zerbait, jaki edo denbora-pasa. Mp3-a ere berak lortu zidan. Eta berak iradoki zidan, nire egoera kontuan harturik ordenagailua kartzelako ziegatik ospitalera ekartzeko baimena eska niezaiokeela zuzendariari. Uste dut nire eskariak baino eragin handiagoa izan zuela Christophek berak ospitaleko agintarien aurrean egindako gestioak.

        Niri ere isilpean kafea ekartzea nahi ote dudan galdegin zidan azken aldian. Gure sendiaren berri eman diot jadanik, oraindik segapotoa eskatzera ausartu gabe (izango ote dun hik ere lortzeko aukerarik?).

        Edonola ere, baimena eman zidaten, eta ordenagailua berreskuratu nuen eguna egun handia izan zen. Harrezkero, hanketan galdutako bizitasuna hatzetan irabazitakoarekin ordezkatu dut.

        Izan dut, bai, zertan denbora pasa. Hasteko Xabierren kaierak nituen garbira pasatzeko. Horrek egunaren zati eder bat hartzen zidan. Baina horrekin batera, nik idatzitako poemak eta kontakizunak berridazteari ekin nion, eta berridatzi ahala, ospitalera iritsi nintzeneko pasadizoak beste ikuspegi batez aztertzen hasi nintzen.

        Batzuetan ordenagailua piztu eta aurrez pentsatu gabekoak idazten hasten naiz, izugarrizko abailaz, orduak eta orduak eman ditzaket teklatua zigortzen, taka-taka-taka, metrailadorea zirtaka ospitaleko isiltasuna apurtuz.

        Christophek ekarri zidan gurpil-aulki motorduna ere. Veronique eta Fredekin batera etorri zen egun hartan.

        — Ba al duk gidabaimena? —galdetu zidan Christophek.

        Fredek besoetan hartu eta aulkian jesarri ninduen. Ez zen batere zaila gurpil-aulkia erabiltzea. Lehen bidaia hartan istripuren bat izan nezakeen beldur-edo, Fredek Veroniqueri eskatu zion nire ondoan egiteko ibilbidea.

        Veroniquek gutxitan hitz egiten zidan. Aldi hartan, korridore burura iritsi ginenean ahapeka esan zidan:

        — Gauza batzuk dauzkat zuretzat.

        — ...

        — Sartu eskua kuxinaren azpian.

        Berak esan bezala, ipurmamiak babesteko jarrita zegoen kuxinaren azpia haztatu nuen. Esertzerakoan sentitu ezin nitzakeen kaiera batzuk ukitu nituen.

        — Ez atera orain, goazen gelara. Ea nola moldatzen zaren itzulia emateko.

        Gehiago kosta zitzaidan tramankulua gelarako bidean jartzea. Ordurako Fred eta Christophe alde eginda zeuden. Veronique eta biok bakarrik gelditu ginen gelan. Xabierren egunorokoak nire ipurdi azpitik atera eta altzoan jarri zizkidan. «Bai arinak direla!», pentsatu nuen.

        Veroniquek eman zidan egunerokoen misterioaren azalpena:

        — Zure lagun Xabier eraman zutenean nik egin nuen bere gela. Haren lastairaren azpian zeuden gordeta, zuretzako ohartxo honekin.

        Burua okertu nuen, lanerako blusa zuriaren gainaldeko botoi bat askatu eta eskua titi-zorroan sartu zuen. Lautan tolestutako ohartxo bat eman zidan eskura.

        Idazkera txukunez idatzitako lerro xume batzuk besterik ez zeuden bertan:

 

                Mikel,

                Hiretzat uzten ditiat nire egunerokoak.

                Badakik historia ez dutela irabazleek idazten, oroitzen dutenek baizik.

                Eta ez ahaztu: azken urratsa, gorputzetik ateratzen denean hatsa.

Xabier

 

        Hunkituta nengoen. Eta aztoratuta. Xabierren berri izateagatik eta bere egunerokoengatik.

        Xabier eraman egin zutela esan zidanez Veroniquek, nork eraman zuen eta nora eraman zuten galdetu nion arren ez zidan erantzun argirik eman. Berak ez omen zekien deus.

        Egunerokoak eta ohartxoa besterik ez neuzkan. Egunerokoek ezkutatzen zituzten lekukotasunak deskubritu nahi izan nituen segituan. Iraganetik zetorkidan ahots hori neureganatu nahi nuen. Ez zen izango Historia eskuliburuetan azaldu ohi den kontakizun baldintzatu eta hotza. Lekuko zuzen baten hitzak ziren.

        Zer dela-eta idatziko zituen eguneroko horiek Xabierrek? Norentzat? Besoetan hartu nituen. Astunak ziren. Bularraren kontra estutu nituen. Nire esku zegoen Xabierren herentzia orain. Xabierrek ziostan oroitzen dutenek idazten dutela historia.

        Gelan bakarrik gelditu nintzenean, Xabierrek gordetzeko eman zidan beste kaier hartaz gogoratu nintzen. Gorde nuen lekuan zegoen. Huraxe irakurri behar nuela aurrena erabaki nuen. 1937ko urteari zegokiona, Xabierrek 17 urte zituenean idatzitakoa.

        Irakurtzen hasi orduko harriduraz ohartu nintzen han ez zela lubakietako gertakarien kontakizunik ageri batere. Bizkaia aldean urte hartako lehen hilabeteetan gertatutakoaren lekukotza zuzena zen orrialde horietan Xabierrek idatzi zuena. Xabierren egunerokoak leku ziurrean gordetzeko aukera iritsi bitartean, irakurri ahala gertakari garrantzitsuenen berri ematen zuten pasarteak azpimarratzen hasi nintzen.