Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1985, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean nire buruaz errukitu nintzenik; ez dinat oroitzen bederen. Aldiz, oso gogoan dinat, artean burkideengandik bakartuta nindutela, preso arrunten desgraziak entzuterakoan haietaz kupitzen nintzela. Biktimatzat nitinan, nirearen antzeko egoera penagarrian zeuden horiek. Ez nekinan zergatik sartu zituzten lau horma artera. Kartzelan zergatik dagoen inori ez galdetzeko ohitura dinat. Nahiago dinat ez jakin. Nahiago dinat inoren egintzen epaile ez bihurtu. Haatik, bizi zuten egoera ez zela gizalegezkoa irizten nionan.

        Alabarekiko ikustaldia debekatu zioten gizonaren negarrak entzutean nire buruari galdetzen nion:

        — Nola egin diezaioke halakorik gizaki batek besteari?

        Alegia, instrukzio epaileak edo kartzela zuzendariak presoari.

        Inozoa nintzen orduan. Orain, batzuetan bururatzen zait ez ote zuten gizon hura atxilotu preseski alaba bortxatzen zuelako eta, gizonak eskatu arren, alaba zela ikustera etorri nahi ez zuena.

        Edonola ere, zigortzailea zigortu bihurtzen du kartzelak. Erasotzailea biktima.

        Eta kartzela-ospitale honetara iritsi berritan, gurpil-aulkiari edota arnasgailuari lotutako elbarria are eta biktimagoa agertzen zitzaidan nire begietara. «Gaixo dagoen presoa, bitan preso eta bitan gaixo», nioen. Kartzelak eta gaixotasunak atzipetua; gaixotasunak eta espetxeak eritua. Presozainak eta erizainak ditu zaindari. Maiz, heriotza noiz iritsiko zain dago, askatasunak hilabete batzugatik, aste batzugatik, egun batzugatik, ordu batzuengatik heriori lasterketa irabaziko ote dion esperantzaz.

        Ez uste nitaz ari naizenik ordea. Ez, nire burua ez dut ez biktimatzat eta ez gaixotzat. Egoera larrian nagoen arren, eskuak gurpilei eraginez zailduak eta hankak zimelduta baditut ere. Badakit zergatik kartzelatu ninduten, eta egoera larrienean egonda ere ezinezkoa zait nire burua biktima gisa ikustea. Ez bada letra larriz idazten den historiaren zurrunbiloan denok biktima garen neurrian.

        Beraz, kartzelara ekarri aurretik banuen giza izaerari buruzko iritzi sendoa. Gizakia funtsean eta barru-barruan ona dela uste nuen. Gaur egun, axioma hori ere zalantzan jartzera iritsi naiz. Bada gizaki onik eta baita gizatxar franko ere. Baina, batez ere, gehiengoa ez bata eta ez bestea dela uste dut orain. Egoeraren arabera batera edo bestera egiten du norberak, unean uneko baldintzapenen arabera.

        Esaterako, kanpoan munstro okaztagarri izandako ugari kartzelako etxarte eta korridoreetan daitekeen pertsonarik apal eta otzanenaren antzera ibiltzen da. Tratuan hain arrunta dirudien horren barne mundurik eta iragan lazgarririk ez dut jakin nahi izaten. Badaezpada ere.

        Tamalez, bada beti kartzelazain gaiztoren batek hedatutako zurrumurrua jakinarazten digun hitzontziren bat.

        Horrela, egun batean, goizero etxarterakoan eskua luzatu eta Bonjour Michel! adeitsuz agurtzen nauen gizon aratza seinalatuz esango didate:

        — Ez al dakizu Urlia zergatik dagoen hemen? Bortxatzailea da! Pointeur sasikume bat!

        Soberan dituen sagarrak ematen dizkidan Berendiak aldiz, sendi oso bat akabatu, gorpuak zatikatu eta gorpuzkinak errez desagerrarazi zituela zin egingo didate hurrengo batean.

        Erregearen zerbitzari leialena den gizontxo apala, elkar ikusten dugun aldiro mendazko gozokia ematerakoan irribarre goxoa eskaintzen didan huraxe, Europa Ekialdeko emakumeak bahituz hornitutako prostituzio sare baten buru omen zelako ekarri zuten hona.

        Zinemaz, literaturaz edota arte garaikideaz elkarrizketa burutsuak izan nitzakeen bakarrak, Sandiak, emaztea hil zuela esan didate, eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatzean huts egin zuela. Eta horregatik dagoela halako egoera tamalgarrian, gupidagarrian, ni bezala gurpil-aulkiari lotua.

        Zer egin. Merezi ote du Sandiak nire gupida? Hartu behar al diot aurrerantzean gozokia eta irribarrea Erregearen zerbitzariari? Berendiari sagarrak? Onartu behar al diot eskua Urliari? Ustez egin zutena ez dakidan itxurak egiten jarraitu behar al dut ala nire burua aldi-baterako epaile bihurtu behar dut eta gehiago agurtu ez, gozokirik eta sagarrik hartu ez, irribarrerik itzuli ez?

        Hurrena, Urlia, Sandia edota Berendia hurbiltzen zaidanean, ozta-ozta ezkutatzen dudan goragalea sortzen zait, korapiloa urdail ahoan. Sandia bezperan telebistan ikusitako filmari buruz hizketan hasten zaidanean ez diot entzuten, bere emazte sarraskituaren gorpua ikusten dut, gero, seme-alabak negarrez eta txilioka utzita —gaitz erdi ez zituela haiek ere hil—, bera leihotik jauzi egiten irudikatzen dut. Behean aparkatutako autoak bizia salbatu bazion, bizi artean gurpil-aulkira kondenatu zuen, kolpearekin bizkarrezurra hautsita.

        Silababakarrez erantzuten diot. Konturatu da honezkero badakidala, eta hauetako batean entzun nahi ez ditudan azalpenak emanez etorriko zait. Edo ez zait gehiago gerturatuko. Edo ez da gehiago irtengo gelatik. Edo hauetako batean lortuko du lehenean huts egindakoa burutzea. Eta, nork daki, bere emaztearen alboan hobiratuko dute.

        Bere ordez beste norbait hurbilduko zait zinemaz edo literaturaz mintzatzera, beste gizaki bat, beste gizon bat, gizatxar bat ziurrenera, aurkezpen diosal gisa kartzelan zergatik nagoen galdetuko didana.

        — Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik —erantzungo diot.

        — A! bai, terrorista zara! —esango dit.

        Eta nik, terroristak kartzelan sartu nautenak direla argitu eta gero eguraldi ederra dugula nabarmenduko diot.

        Eta berak, eskuan dudan Yukio Mishimaren liburua aitzakiatzat hartuta, Japoniako literaturari buruzko bere zaletasuna azalduko dit, Murakamiren azkena irakurri ote dudan galdetuko dit, bukatzen duenean utziko didala proposatuko dit. Haruki ez dudala maite eta Riu ez dudala ezagutzen esatea alferrik da, ez dut horrela elkarrizketa saihestuko, berari uzteko moduko libururik ba ote dudan eskatuko dit segidan.

        Oharkabean begiratzen dizkiot eskuak, buruko orbaina, azal zuria, eta hasiko naiz, nire kautan, gizona izuen gordeleku honetara ekarri duten arrazoiez gogoeta egiten, bere itxuraren araberako hautaketa egiten. Harremana eteteko gezurretan hasiko natzaio, liburu gehien-gehienak euskaraz ditudala esanez.