Gau honen mugarria non dagoen
Galdetu nahi dut
Ene desnekearen lurretena harantzago ez dadin joan
Zure begietako ur ertzetan maita zaitzaket
Desgaraian lerrotu bihotzean gorde berbaroak
Bilduma guztiak irakurri loreak biluztu
Zure betseinak lurmendu aitzin
Betilun dira helbidebako erbeste haiek
Zenbat lekoatara zauden ez dakidan arren
Badakit zein zaren
Inoiz zure irrien argimutil izan nintzaizun
Oraingo zure ametsen urmael itsas-habuin
Jada ez naiz letargia kiribildu baten argizaiola baino
Egunen batean uhinek nire oihuminaren zatiak
Hondarreratuko dituzte
Txoil zure egin arte
Lurkara da ene mina
© Mikel Ibarguren