Bakarrik nago
Eta bakardadearen hezea dut eguneroko bezero
Nire oihuminak gaur
Ez dauka giza aurpegirik
Eta berandu da
Minbera dira ahapaldiok
Goiz dardarti honetan
Harresitzarrek zeruaren ahosabaia atzamarkatzen dute
Eta nonbaitetik datozen haur hotsek
Gizatiartzen dute nire nahi eta ezina
Denborak harria zizelkatzen duelarik
Ene ahots deserriratua mintzo da
© Mikel Ibarguren