Umezurtz daude ene eskuak
Maiatz hautsi honetan
Eta oldozpenak lanbro urdinetan
Etorkizunaren magalaren bila
Hondora doazen baporetzarrak dira
Zure titiburuak ahoratu nitueneko oroiak
Klandestinoki ostentzen ditut
Gogoaren soto gordeetan
Eta gauaren ertzetik datorren eguantzak
Ez dakar inor
Ezta zure gutun bakar bat bera ere
Eta gela huts bat sentitzen dut ene baitan
© Mikel Ibarguren