Euri tanta zuribeltzak
Goiz zuribeltz mutuetan
Urmael hustuak dira presoen begi ahantzi eta idorrak
Eta hareazko oroitzapen aleak
Ahanzturaren galbahean iragaziz doaz
Izan gabe gara
Zapatua da eta bisitarik ez
Mundua begien aurretik joan da
Ez dakit nora
Pentsamenduaren hormetan izkiriatzen dut gaur
Itogin zahar batek habia egin du nire bihotzean
© Mikel Ibarguren