Zure hutsunearen gesalak
Ene begi herdoilduak
Ihinztatzen ditu
Gauaren leize ilunetik
Itzultzen naizenean
Goizaren gazuretan bustirik
Irudikatzen ditut zure ezpain hezeak
Maskor galduetan da ene bihotza
Eta iluntze urdinetan
Ezkutatzen dira
Erlieberik gabeko lorratz biluziak
Eta ametsen
Xendra gordeetatik ortozik datoz
Olatuak nire hondartzarantz
Baina zu
Inoiz heltzen ez den olatu hori zara
© Mikel Ibarguren