Iluntzea da
Eta noaski ez litzateke
Horrela izanen
Zure begiak nireetan etzanda baleude
Agian ez nintzateke
Zazpi metro karratuotan herrari ibiliko
Eta nik paretan egin seinaleak
Ez lirateke etorriko direnentzat geratuko
Uhalde osteko hondarrak bailiren
Guda ondoko gezi hautsiak legez
Ez nintzateke noaski
Haur baten gisa ibiliko
Hormatzar gainera igo nahian
Zure begirada uki ahal baneza
Goait naukazu
Eta zure amodio goroldiotua gordetzen dut
Ene barne gogaieran
Herrialde zahar bat bezala
© Mikel Ibarguren