Ostertzean
Gauak oihartzunaren itxura hartu du
Eta memoria sortu aurretiko
Hutsunerik gordetzen da nonbaiten
Berandutzen ari da geroa
Eta zain nago
Ene pentsamenduak nork hartuko
Nire hark du hitz egiten
Beste nonbaitetik ari natzaizue
Sortzear dagoen beste lur batetik
Alferrik zabiltzate
Ez nauzue aurkituko
Mundua nire ziega barrura sartu da
© Mikel Ibarguren