Iluntze urdina zatika erortzen ari den honetan
Distantziak bere gordina erakusten du
Eta ez dago zerurik
Bala batek zulatutako isiltasuna baizik
Nire oihua harrizko gauaren kontra lehertu da
Ez dakit noiz hasten den biharra
Ez dakit non amaitzen den iragana
Eta ezpainetan hutsunea marraztu da
Irri baten oroiaren lekuan
Ez zaitut kausitzen
Eta harzara begiratzen dudan bakoitzean
Behiala izan nintzena bilatzen dut
Zerbait ahantziko nuen
Eta ez dago zerurik
Beltzagoa da beti gaua
© Mikel Ibarguren