Zure eta nire artean
Beti gau hau hatzetan katigatua
Amaraun iluna bailitzan
Noiz arte
Aurki zaitzaket begiak itxirik
Hitz tarteetan ezkutatuz
Gure kale-kantoi haietan bezala
Maitaleen gorputz hautsiek min dute
Ez dago ezer haien begietako haitzuloetan
Bihotz tirokatuetan
Gerrak irabazi du
Oihumin bat da gaua urratu duen zantzu bakarra
Noiz arte
Ez dut ezer esateko gogorik
Hobe isildu
Eskua gau-lore bat bezala itxi zait
Gauak ene soa ezabatu du
Zutaz oroitzen naiz hotsik egin gabe
© Mikel Ibarguren