Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BERTUTEA

 

Euria zen kanpoan

Athenasko ziega hartan

jesarrita

bere burua hiltzea

erabaki zuenean,

jakiturian baitatza

—zioen berak—

gizaki ororen funtsa

eta nor bere kontzientziari

fidel izateko kemena.

 

Euria egiten zuen kanpoan

Mediterraneoko ertz malkar hartan

Sokratesek

bere burua hiltzean,

pentsatzeko askatasuna maite baitzuen,

pentsatzeko askatasuna eta adiskidantza,

nor ere izan baitzen zikuta

ekarri zion lagunari

musu ematen ziola.

 

Euria ari zen kanpoan

eta ostadarra ageri

gizon txiki haren bihotz ausartean,

taupadei eusteko kemena

agortu zitzaionean.

 

 

© Andolin Eguzkitza

 


www.susa-literatura.eus