Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

SOUTHERN COMFORT

 

New Orleans-eko taberna ketsuetan bezala,

izerdiz blai,

kantuz,

musikaz,

amodio ezinez

bizi naiz.

 

Mutil beltz eder bat

hurreratu izan balitzait bezala

tabernaz bestaldetik

begiratu eta gero,

eta bourbon kopa bat

nahi ote nukeen galdetu,

 

eta haren gorputzean

ito izan banintz bezala,

eta beraren mihiak garbiturik,

hanka, bular, beso sendo horietan

korapilatuta,

bizkarrean zehar

bourbon kopa gozoa

isuri izan balit bezala.

 

 

© Andolin Eguzkitza

 


www.susa-literatura.eus