Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ohera joateko ordua heldu zaio,

ozta-ozta da gauza begiak lot ez dakizkion

egun oso bat lanean eman eta gero,

eta haatik saiatzen da beti ere

irudi horiek paperean jartzen

fama eta izena emanen edo dizkiotenak.

Hala uste du berak bederen.

 

Baina ez dauka segurtasunik.

Ez daki bere lankideek maite duten.

Ez daki beraren lana estimatzen ote duten,

eta horregatik ekin eta ekin ari da

azkenez erdietsiko duelakoan.

 

Ohera joateko ordua heldu zaio,

baina seguru asko ez du bakerik lortuko,

ezta atsedenik ere

begiak nekearen nekeaz lotu arren,

hainbeste kezkatzen baitu

besteek maitatzea eta beraren lana

ontzat jotzea.

 

Ohera joateko ordua heldu zaio,

eta halaz ere ezin dezake eguneroko zalantza hori amata,

hobe izanen ez ote litzatekeen

behingoz

agur esatea eta izpi distiratsurik gabe

alde egitea

betiko.

 

 

© Andolin Eguzkitza

 


www.susa-literatura.eus