Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NON SUNT MULTIPLICANDA

ENTIA PRAETER NECESSITATEM

 

Horrela ezarri zuen behin betiko

finko

William Ockham-goa

fraide frantziskotarrak

Oxford-en eta Avignon-en

bere bizitza arriskutan jarrita,

ez baita egia

bide guztietatik hel gaitezkeenik

Erromara,

ez eta naturak

errepide akastunetatik

aurrera egiten duenik.

 

Horrela ezarri zuen behin betiko

finko

Ingalaterrako seme azkar hark,

independentzia maite izan zuena eta

udaberriko otea bezala,

hala berdetasunaren iturri diren

lanbroa eta nork bere modura

pentsatzeko manera.

 

Horrela ezarri zuen behin betiko

finko

gizajendea maite izan zuen

ingeles egoskorrak,

askatasuna baitzuen

Jainkoarengana hurreratzeko

bidezidor bakarra.

 

 

© Andolin Eguzkitza

 


www.susa-literatura.eus