Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

POESIAREN MUGAK

 

Ene negarra ene muga da.

Enegarren muga madarikatua.

Ezin bainaiz bertsotik haratago joan.

Ezin baituzu jarioa geldiarazi.

 

Zadorrak gainezka eginik

bete-betean harrapatu gaitu.

Uholdearen aztarnak baizik ez daude agerian.

Aurpegiak errekaren ubidea marraztu du:

ildo berriak irekiz, zauri zaharrak ezin itxiz.

 

Gerra-korrespontsalak bezala,

zuregarren poema honek ere ez luke existitu behar.

 

Etengabe itotzen naiz igerian.

Zuk jakin dezazun

hiztegiaren ur uherretako itoaldirik latzenetan ere

zure ahoa eta biriken bitartez

hartzen ahal dudala hatsa.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus