Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ZORTZIGARREN MUGARRIA

 

Osaba Joxe Mariri

 

Bertan kokatzen dira

kontrabandoaren gaineko istoriorik xelebreenak,

zortzigarren mugarrian.

Ondo-ondoan Leandroren Kantina zegoen

bidean mokadutxo bat egiteko-edo.

 

Zortzigarren (eta hamargarren eta hamabigarren...)

mugarrian barrena

herri oso baten itxaropenak iragazi dira

itaxur baten gisara:

zoriona

            ttan

        tta

    ka

eta gauez

ailegatu da bertze aldera.

 

Hamaika pasadizo sorrarazi du idurizko marrak

zortzigarren mugarriaren inguruan.

Istorio harrigarriak,

egiazkoak nahiz gezurrezkoak nahasten dira.

Denak

kontatzeko eta entzuteko

balekoak baitira.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus