Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

TANGER IZENEKO LOKUTORIOAN

 

ongixko ezagutzen ditut

Tanger, Tetuan eta Larache

triangelura egokitzen diren (ene) mugak

 

Mintzoak, arrazak eta kulturak

pasaeran

nahasian

Tanger izeneko lokutorioan.

 

Afrikatik etorri beltzen

errepide bazterreko prostituzioa bezala

joera berria dela diote soziologia adituek.

Areagotuz doana.

Hire etxe inguruan ere bakarren bat izanen duk.

Bereziki, alde zaharrean bizi bahaiz.

 

Zenbat aldiz

bidaiatu (behar izan) dun

pateraz?

 

Zenbaitetan

mugak gainditu beharrak

egiten du gizakia gizaki.

Hemen nahiz

Tanger izeneko lokutorioan.

 

Zenbat aldiz

deitu (behar izan) dugu

lokutorio batetik?

 

Eta lokutorio batera?

 

Paterak lokutorioz gainditu beharrak

egiten du bertakoa etorkin.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus