Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LIBRE JAIO NAIZ BAINA

 

Libre jaio naiz, baina

gatibu sentitzen.

 

Ez naiz errudun jaio, baina

behin eta berriz sentitzen naiz errudun.

 

Ez naiz borrero jaio, baina

horrela egin naute eta horrela sentitzen naiz

nire berdinekin,

libre jaio baina errudun sentitzen direnekin.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus