Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LIZUNA ETA ZITALA

 

Lizuna eta zitala naiz:

badakit gizonek asetzen ez dakiten hori elikatzen;

badakit gizonek elikatzen ez dakiten hori asetzen.

 

Ederki ezagutzen ditut emakumeen gogoak:

nireak bezalakoak baitira, ispiluaren bertze aldean.

 

Zuek, ordea, temati erraten duzue

lizuna eta zitala naizela.

 

Jaungoikoak ezpal berekoak egin gintuen arren:

zakil oro bezain inperfektu,

lili oro bezain eder.

 

Ni naiz edo zuen begirada?

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus