Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LERRO BERDEA (I)

 

Esperantzaren kolorea omen da.

Esperantzetan dauden emakumeak

ilusioz gelditu dira haurdun.

Haurrak esperantzetan daude

itxaropenez beteta.

 

Neronek, gizaki antzua izanda ere,

haurdunaldi psikologikoak izaten ditut,

munduak ziri ederra sartzen didan aldiro.

Eta gero, puxika banintz bezala,

haize guzia joaten zait

barrenetik hutsik gelditu arte.

 

Berdea

esperantzaren kolorea omen da,

inongo mugalaririk ezagutzen ez duen

lerro mehe eta fina.

nahi gabe ere aise gurutzatzen dena.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus