Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ALDAKETA ESTRATEGIKOA

 

mugak, energiaren gisara,

ez dira deuseztatu,

bilakatu baizik

 

Ez dugu mugazainik behar

ez Bidasoan ez Pirinioetan.

Jakin baitakigu gaur den egunean

ez dela preziso Bidasoa ibaia

Cravanen gisara gurutzatzea.

Iragan garai bateko Bidasoa aldeko garitak

kostaldeko gotorleku bihurtu dira:

gu errazago pasatzen garen bitartean

bertze batzuk deusen truke hiltzeko.

Dagoeneko ez gara mugalariak

gure aitzinekoak bezala.

Mugalariak bertze batzuk baitira orain.

Mugak ere bertze nonbait paratu dira.

Eta mugazainak lau urtetik behin hautatzen ditugu.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus